XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunkaria erosten, 10:05 Atarira urtetzerakoan, gure etxebizitzaren aldamenekoa, emakumezko adina, berriki alargun gelditua, atean zegoen penazko hotsak eta hitzak esanaz atearen ezkerreko aldetik (kaleratzerakoan begiratuta) basura poltsa bi, plastikozkoak, bata beltza eta bestea berdea, oraindik bertan zeudelako.

Niri ere hots eta hitz berak zuzendu dizkit eta nik berari aurrez aurre begiratuz ez diot ezer esan, halako arrazoia emango banio bezalako espresioa aurpegian jartzen diodalarik.

Etxe azpiko egunkari saltokira hurbildu naiz.

Gizonezko heldu heldua atean zutik zegoen.

Gure etxebizitzako aldameneko emakumezkoa bere bi basura poltsakin Sendeja kalea eta Laesperantza kalea topatzen diren lekuko etxe berriruntz zihoala, Laesperantzatik beren txirrindatan zetotzen gizonezko gazte bitariko batek jo du zeharka.

Emakumezkoari basura poltsak lurrera erori zaizkio.

Bera zutik gelditu da.

Berehalaxe basura poltsak berreskuratu ditu eta txirrindulariari ezer esan gabe, hau bitartean bidertzean berari begira zegoen, berrabiatu da bere basura poltsak hautatutako lekura eramateko.

Orduan, bi txirrindulariak berriro aurrera joan dira beren artean elkarrizketan, zer dioten ezin entzun diedalarik.

Gertakizuna egunkari saltzaileak eta biok ikusi dugu.